INUNen inguruan

Mikel Inunziaga ‘INUN’ kantagileak gaztaro osoa darama musikari lotua. Bakarka zein hainbat musikarirekin era askotako proiektuetan ibili zen 2014ko maiatzean bere lehen diskoa kaleratu arte, ‘Berreginez’ izenekoa. Grabaketa zuzenean egin zuen, gitarra, ahotsa eta erritmo elektroniko eta akustikoak loop pedalekin konbinatuz.

Horrez gain, zenbait literatura ekitalditan ere hartu zuen parte 2015ean eta 2016an (Bilboko Gutun Zuria jailadia, ‘Egunak badoatzi’ Bernardo Atxagarekin batera…).

2016ko urrian ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu zuen. Hainbat euskal idazleren poema musikatu dakartza lan berriak, Miranderen ‘Oianone’ eta Itxaro Bordaren ‘Zure sahetsean’, besteak beste.

2017. urtean zehar, Inun hainbat plazatan aritu zen, taldean, biko formatuan zein bakarka. ‘Da nola’ diskoarekin hogeita hamar emanalditik gora egin ondoren, hilalbete batzuetarako etenaldia egin zuen zornotzarrak.

2018ko martxoan ‘Aingurak’ izeneko disko berria kaleratu zuen Inunek, aurkezpen kontzertua Bilboko kafe Antzokian eskainiz, bandarekin lagunduta. Zornotzako kantariaren pop estiloko hirugarren lan honetan, erritmo sakon eta indartsuak melodia samurrekin konbinatzen dira. Urtean zehar Euskal Herrian zehar arituko da Inun, formatu ezberdinetan, zuzenekoak ematen.

 

 

 

 

 


Post hau ere eskuragarri: Spanish