Euskararen eta euskal musikaren aldeko ekimen bikaina antolatu du Euskaltzaindiak, Bilbon, udazkenerako. “Astelehen Buruzuria” zikloak sei kontzertu akustiko eskainiko ditu Gorka Urbizu Su Ta Gar Anari LA BASU Inun Niko Etxart 🎤🎤🎸🎸

Informazio gehiago, hemen.

Argazkia: Gaizka Peñafiel Dañobeitia (Gorka Urbizu, Peiremansekin).

 ‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen zikloak Su Ta Gar, Las Basu eta Maisha, Anari, Inun, Gorka Urbizu eta Niko Etxart gonbidatuko ditu urrian eta azaroan.

Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzak sei kontzertu akustiko hartuko ditu udazkenean, euskal musika sustatzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, gazteen artean euskara eta euskal doinuak zabaltzea izango dute xede emanaldiok, baita Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Alde Zaharrean) ekintza ludikoak bultzatzea ere.

Hala, urrian eta azaroan, Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart, Su Ta Gar, Inun eta La Basu eta Maisha arituko dira Bilboko Plaza Barriaren 15.enean. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai (5 euroan), 18:30etik aurrera, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Bilboko Udalarekin batera antolatu ditu Euskaltzaindiak ‘Astelehen Buruzuria’ zuzeneko akustikoen estreinako zikloa.

Egitaraua

Urriak 9: Su Ta Gar

Urriak 16: La Basu eta Maisha

Urriak 23: Anari

Urriak 30. Inun

Azaroak 6: Gorka Urbizu

Azaroak 13: Niko Etxart

Este artículo también está disponible en: Euskera