Hilabetea: martxoa 2015

Inun Onda Vascan

Gaur Onda Vascan izan naiz, Leire Gondra eta Bego Beristanekin. Oso gustora egon naiz. Eskerrik asko!


Inun Barakaldon

Barakaldon izan naiz gaur goizean, Campo Amor aretoko goiko solairuan. Ederra giroa. Mila esker bertako euskara zerbitzuko lagunei eta Isabel Martin Hernandezi. Eskerrik asko ere Nazaret Riori, argazkiagatik.


Txo Bracerasekin Campos Eliseos aretoan.

Gaur Campos Eliseos aretoan (Bilbo) adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea aldarrikatzeko moda desfilea antolatu da. Txo Braceras kantautorea laguntzen izan naiz Latteateunasonrisa kantarekin.


Gutun Zuria 2015

Apirilaren 17, 18, 19, 23, 24 eta 25ean Udane Goikoetxea eta biok “Gutun Zuria“ko elkarrizketen hasieran izango gara. Udanek olerki erotiko bat irakurriko du eta nik poema hori abestuko dut.